Itxi

Reala

Buenoren hat-tricka

Cadiz-Reala (1-3): Igoera eskura dute donostiarrek

Sara Lavado

Erredakzioa

Betisek ez du Numantziaren aurka kale egin (2-0) eta txuri-urdinak igandeko Real Union-Levante eta Cartagena-Hercules partiden emaitzen zain izango dira igoera ziurtatu ahal izateko.

Aurrerapauso berri bat eman du Realak Ramon de Carranzan garaipena eskuratuta (1-3). Lasarterenek inoiz baino gertuago dute Lehen Maila.

Donostiarrek minutuek aurrera egin ahala eskuratu dute baloiaren jabetza eta 12. minutuan Carlos Buenok 0-1ekoa sartu du. Griezmannek falta bat jaurti eta uruguaiarrak buruz zulatu du sarea. Baina etxekoek ez dute amore eman eta lanean jarraitu dute. Euren helburua mailari eustea da.

38.ean aukera paregabea izan du Mikel Gonzalezek. Pase bikaina eman dio Carlos Buenosek, baina Arrasatekoak gora bidali du baloia. Bi minutu geroago Bueno berarentzat izan da parada. Ezin izan du area barnean ondo kontrolatu eta Dani atezainak arazorik gabe gelditu du.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, eta Daniren akatsa baliatuta, bigarrena sartu du Carlos Buenok (49. minutua zen). Baina horrekin korforme ez eta 60. minutuan lortutakoarekin hat-tricka egin du aurrelariak. Bigarren zutoinetik gainditu du Cadizen atezaina eta norgehiagoka hautsi eta erabakita utzi du. Ogbechek, 83.ean, ohorearen gola sartu du Cadizen alde area ertzetik jaurtiketa bikaina eginda.

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en

Fitxa teknikoa:

1 - Cadiz: Dani, Cristian, Fragoso, De la Cuesta, Raul Lopez, Fleurquin (Ormazabal, m.67), Abraham, Lopez Silva, Ogbeche, Jaume Costa (Erice, 75'') eta Diego Tristan (Toedtli, 61'').

3 - Reala: Zubikarai, Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella, Rivas (Elustondo, 84''), Xabi Prieto, Aranburu, Zurutuza, Griezmanm (Nsue, 75'') eta Bueno (Aguirretxe, 76'').

Golak:

0-1, 12'': Carlos Bueno.

0-2, 50'': Carlos Bueno.

0-3, 60'': Carlos Bueno.

1-3, 83'': Ogbeche.

Igande honetan igoera lor dezakete

Reala Lehen Mailako taldea izango da igande honetan Levantek Stadium Galen porrota jasotzen badu (19:00etan) eta Cartagenak eta Hercules mendean hartzen badu.