Itxi

Reala

Las Palmas hartuko dute gaur

Eusebio: 'Gauza asko ondo egin beharko ditugu 3 puntuak lortzeko'

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapenean hirugarren postuan dagoen Las Palmas hartuko du Realak, etxeko lehenengo garaipena lortzeko asmoz, gaur, 22:00etan.

  • Reala-Las Palmas, asteazkenea 22:00etan / EFE.

    Reala-Las Palmas, asteazkenea 22:00etan / EFE.

Las Palmasek, ustekabean Ligako hirugarren postuan, Anoetan jokatuko du, gaur, 22:00etan. Realak etxeko lehenengo garaipena lortu nahi du, zalantzak eta arazoak uxatzeko.

Eusebiok gora egin nahi du sailkapenean, baina bajak izango ditu taldean: Joseba Zalduak txartel horia ikusi zuen El Madrigalen, eta David Zurutuza eta Imanol Agirretxe lesionatuta daude.

Willian Jose, Realaren hasieraren onenetariko bat, bere talde ohiaren aurka arituko da. Las Palmasen golak egin zituen aurreko denboraldian Anoetan, Ligan eta Kopan.

Goian dago Las Palmas, eta han jarraitu nahiko luke. Quique Setien entrenatzaileak aldaketak iragarri ditu hamaikakoan. Real Madril hartuko dute hurrengo jardunaldian.

Realaren etrenatzaileak kanariarren joko "ausarta" nabarmendu du. Reala "prest egon behar da", baina garaipenean konfiantza dauka.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Reala: Rulli; Zaldua, Iñigo Martínez, Mikel, Yuri; Illarramendi, Oyarzabal, Pardo; Willian José, Carlos Vela eta Juanmi.

Las Palmas: Javi Varas; David Simón, Lemos, Aythami, Dani Castellano; Montoro; Momo, Tana, Vicente Gómez, Mateo García; eta Araujo.

Araujo.