Itxi

Reala

4-1

Realaren gol festa Anoetan Las Palmasen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Vela, Zurutuza eta Willian Jose, bi aldiz, izan dira zurigorrien golegileak. Las Palmasek bat gutxiagorekin bukatu du partida, eta bi penalti egin ditu.

4:35

Realak garaipen handia eskuratu du Las Palmasen aurka Anoetan, denboraldiko lehenengoa etxean. Txuriurdinak aurkaria baino hobeak izan dira hasieratik bukaerara arte.

Izan ere, neurketa hasi eta berehala iritsi da donostiarren lehenengo gola. Willian Josek, protagonista talde ohiaren aurka, Simoni aurrea hartu eta gola sartu dio Javi Varasi.

Kanaria Handiko taldeari baloia utzi dio Realak, eta areatik kanpoko jaurtiketen bidez saiatu dira Roque Mesa eta Araujo, baina 22. minutuan norgehiagokaren jokaldirik erabakigarriena heldu da. Boatengek, atean zegoela, eskuarekin atera du Willian Joseren erremate bat, eta epaileak txartel gorria atera dio. Penaltia Carlos Velak sartu du.

Bi gol alde izanda eta jokalari bat gehiagorekin, Realaren garaipena ziurra izan da. Etxekoek ondo kudeatu dute egoera, eta hirugarren gola sartu dute. Zurutuza izan da, buruz.

Bigarren zatian, Realak oso nagusi izaten jarraitu du. Xabi Prietoren erremate baten ostean, Las Palmasek bigarren penaltia egin du. Simonek Oyarzabal bota du lurrera, eta Willian Josek ez du barkatu.

Oraindik ere Las Palmasen ohorearen gola ikusteko denbora izan da, Tanarena 56. minutuan, baita Sergio Canalesen debuta ere, bederatzi hilabeteren ostean.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli; Zaldua, Iñigo Martínez, Raul, Yuri (Hector Hernández, 31. min); Illarramendi, Oyarzabal, Zurutuza (Canales, 63. min); Willian Jose (Jon Bautista, 77. min), Xabi Prieto, Carlos Vela.

Las Palmas: Javi Varas; Diego Simon, Lemos, Bigas (Artiles, 71. min), Castellano (Helder, 57); Roque, Angel Montoro, Boateng, El Zhar; Tana (Viera, 59), Araujo.

Golak: 1-0, 1. min: Willian Jose. 2-0, 22. min: Carlos Vela, penaltiz. 3-0, 35. min: Zurutuza. 4-0, 52. min; Willian Jose, penaltiz. 4-1, 56. min: Tana.

56. min: Tana.