Itxi

Reala

Sportingen aurka

Realak laugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erredakzioa

Txuri-urdinek igandean jokatuko dute Sportingen aurka Molinonen, 18:30ean. Alavesen, Leganesen eta Atletico Madrilen aurka irabazi ostean, beste garaipen bat nahi du talde gipuzkoarrak.

  • Reala-Sporting. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Reala-Sporting partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak Sportingen aurka jokatuko du Molinonen igande honetan, 18:30ean. Txuri-urdinek laugarren garaipena jarraian lortu nahi dute, Athleticen aurkako derbia galdu eta Alavesen, Leganesen eta Atletico Madrilen aurka garaipenak lortu ostean.

Molinon Realari ondo ematen zaion zelaia da. Azken 20 denboraldietan bi porrot besterik ezditu jaso talde txuri-urdinak Sportingen zelaian. Garaipena lortuz gero, Realak azken 14 denboraldietako hasiera onena sinatuko du.

Ligako geldialdiaren aurretik baja izan zen Iñigo Martinez jokatzeko prest izango du Eusebio Sacristan entrenatzaileak eta Mikel Gonzalez hamaikakotik at geratuko da.

Sportingek baja ugari izango ditu defentsako lerroan. Babin min hartuta dago, Lillo zigortuta eta azken orduan Loraren baja baieztatu egin da. Beraz, Abelardo entrenatzaileak ez du defentsa osatzeko aukera asko izango.

Ustezko hamaikakoak:

Sporting: Cuellar, Douglas, Jorge Mere, Amorebieta, Canella, Sergio Alvarez, Nacho Cases, Víctor Rodriguez, Borja Viguera, Isma Lopez eta Cop.

Reala: Rulli; Carlos Martinez, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian Jose.

Epailea: Martinez Munuera.

Zelaia: Molinon.

Ordua: 18.30ean.

trong>18.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala