Publizitatea
Itxi

2017/01/22

20:15

Reala

1-0

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Celtaren aurka

Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi du Anoetan Juanmiren golari esker. LaLigako lehen itzulia 35 punturekin amaitu du Realak, laugarren postuan dagoen Atletico Madrilekin berdinduta.

  • Juanmi (Reala). Argazkia. EFE

    Juanmik Celtari gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Celtaren aurka (1-0) Anoetan eta LaLigako lehen itzulia 35 punturekin bukatu du, sailkapeneko bosgarren postuan eta Txapeldunen Ligako postuetan den Atletico Madrilekin (laugarren) berdinduta.

Erasokor ekin dio partidari Realak eta lehen bi abaguneak talde txuri-urdinarenak izan dira; Willian Josek eta Velak buruz egin dituzten erremateak gutxigatik kanpora joan dira. Celtaren erantzuna 12. minutuan etorri da, baina Rullik harrapatu egin du Pione Sistoren jaurtiketa. Ondorengo minutuetan, abagunerik ez eta baloiaren jabe izateagatik borroka handia zelai erdian. Atsedenaldira iritsi baino lehen, ordea, Celtak markagailuan aurrea hartzeko abagune argia izan du, baina Rullik Sistoren errematea atera eta aldaratzea kanpora bota du Señek.

Bigarren zatian nagusi izan da Reala. Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldea balioaren jabe egin da. 49. minutuan Sergio atezainak erantzun ona eman dio Velaren jaurtiketari eta 53. minutuan mexikarraren beste erremate bat oso gutxigatik kanpora joan da. Lau minutu beranduago, aldiz, Rulli atezainak Celtaren gola eragotzi du Señeri gelditu bikaina eginda. Reala ekinean ibili da, eta saria jaso du 72. minuituan: Canalesek erdiraketa bikaina egin eta Juanmik sare barrura bidali du errematea (1-0). Gola sartu ostean Realak baloiaren jabetza eduki du, eta ez du defentsan asko sufritu. 85. minutuan, ordea, Celtak berdinketa lortzeko abagune paregabea izan du, baina Guidettik orpoz egin duen errematea kanpora joan da, zutoina urratuta.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Iñigo Martinez Yuri; Granero, Zurutuza, Canales (Gaztañaga, m.79); Vela (Xabi Prieto, m.70), Juanmi eta Willian Jose (Oyarzabal, m.62).

0.- Celta: Sergio Alvarez, Sergi Gomez, Planas, Pablo Hernandez, Roncagua; Fontas, Jozabed (Radoja, m.67): Señe Guidetti, m.72), Rossi, Pione Sisto eta Pape Cheikh (Aspas, m.82).

Epailea: Del Cerro Grande.

Gola: 1-0, m.71: Juanmi.

m.71: Juanmi.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Reala
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena