Itxi

Reala

Bi urte gehiago

Eusebiok 2019ra arte berritu du kontratua Realarekin

Erredakzioa

Eusebio Sacristan eta Reala bi aldeak lotzen dituen kontratua bi urtez luzatzeko akordiora iritsi dira. 2019. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Valladolideko entrenatzaileak.

Realak eta Eusebio Sacristanek bi urtez luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. Ondorioz, Valladolideko entrenatzaileak talde txuri-urdineko teknikaria izaten jarraituko du 2019. urteko ekainaren 30era arte.

Eusebio 2015eko azaroan iritsi zen Realera eta David Moyes ordezkatu zuen karguan. 16. postuan hartu zuen talde txuri-urdina. Bolada txarra eten eta Realak LaLigako 9. postuan amaitu zuen 2015-2016. denboraldia.

Aurten, 2016-2017. denboraldian, Reala joko ona egiten ari da eta bosgarren dago sailkapenean. Txuri-urdinak Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa jokatzea bermatzen duen laugarren postua lortzeko borrokan murgilduta daude.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena