Itxi

Reala

Igandean, 20:00etan

Realak garaipena behar du Malagaren aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak denboraldi honetako azken partida jokatuko Anoetan igande honetan, 20:00etan. Hiru puntuak lortzea da helburua Europako postuetan sartzeko borrokatik at ez geratzeko.

  • Malaga-Reala. Argazkia: EFE

    Rosales eta Yuri, lehen itzuliko Malaga-Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak Malaga izango du aurkari igande honetan, 20:00etan. Talde txuri-urdinak Anoetan denboraldi honetan jokatuko duen azken partida izango da, eta hiru puntuak behar dituzte azken jardunaldian Europako postuengatik borrokan jarraitzeko.

Donostiako taldeak David Zurutuzaren baja garrantzitsua izango du, zigortuta baitago Sevillaren aurka txartel gorria ikusi zuelako. Zurutuzaren postua betetzeko Canales, Zubeldia eta Granero dira hautagaiak. Bestalde, Willian Jose jokatzeko prest egongo da. Realeko golegile nagusia berreskuratuko du Eusebio entrenatzaileak Malagaren aurkako lehiarako.

Malagak ez du ezer jokoan, baina denboraldiko unerik onenean dago. Michelek taldea hartu duenetik, maila oso ona ematen ari da, eta bolada onean dago talde andaluziarra. Ignacio Camacho (zigortuta), 'Duda' (min hartuta) eta Javi Ontiveros baja dira. Ontiverosek bigarren taldearekin jokatuko du Bigarren B Mailara igotzeko playoffa.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Illarramendi, Granero, Prieto; Willian Jose, Vela, Juanmi.

Malaga: Kameni; Torres, Luis Hernandez, Llorente, Ricca; Keko, Recio, Jose Rodriguez, Jony; Fornals, Sandro.

Epailea: Latre Santiago.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 20.00etan.

rong>20.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala