Reala
Azkoitian
Reala-Real Union (1-1): Agirretxek berdinketa lortu du
Erredakzioa
Martin Lasarteren mutilak, markagailuan atzetik joan dira atsedenaldira baina bigarren zatia hasi bezain laster, Usurbilgo aurrelariak, gola lortu du.
Gorka Britek egin du irundarren gola lehen zatiko 45. minutuan. Morgadok hankan lesio bat jaso du eta ezin izan ditu lehen zatiko azken minutuak jokatu, Reala hamar jokalarirekin utziz. Hala ere, bigarren zatia hasi bezain laster Agirretxek donostiarren gola sartu du 1-1ekoa jarriz.
Fitxa teknikoa:
1 - Reala: Zubikarai, Estrada, Labaka, Cadamuro, Morgado; Bergara, Illarramendi, Viguera, Griezmann, Albistegi eta Agirretxe.
Bigarren zatia, Xabi Prieto, Tamudo, Aranburu, Rivas eta Carlos Martinezek ere jokatu zuten
1 - Real Union: Xabier, Gabarain, Iñaki Descarga, Esnaola, Sarasola, Alegre; Castellano, Ruben Garcia; Sergio Franscisco; Quero eta Brit.
Bigarren zatian, Ordoñez, Marc, Rodríguez eta Iñakik ere jokatu zuten.
Golak: 0-1, min. 44: Brit. 1-1, min. 47: Agirretxe.