Reala
Azken minutuan
Almeria-Reala (2-2): Donostiarrek bi puntu galdu dituzte azken unean
Erredakzioa
Ulloak gola egin du andaluziarrentzat partidako 90. minutuan eta Martin Lasarteren mutilek ezin izan dute garaipena lortu. Tamudok eta Sutilek egin dituzte txuri-urdinen golak.
Realak ezin izan du garaipena lortu Almeriaren etxean. Gipuzkoarrek azken unera arte eduki izan dituzte hiru puntuak eskuetan baina Ulloak 2-2koa jarri du partidako 90. minutuan. Tamudok egin du 0-1ekoa lehen zatiko 8. minutuan, Piattik 1-1ekoa 21. minutuan eta 1-2koa Sutilek lortu du 33. minutuan. Ulloak azkenengo 2-2koa egin du, area barnean bakar bakarrik zegoelarik.
Donostiarrek ederki hasi dute partida, erasoan asko sakatuz eta Diego Alvesen atera erraz helduz. Alemriaren ateko bigarren aukeran, Tamudok ez du barkatu eta aurrelari txuri-urdinak 0-1ekoa jarri du burukada eder batekin. Zurutuzak erdiraketa bikain jarri dio Tamudori, buruarekin baloia sare barrura bidaltzeko.
Almeriak ondo erantzun dio Realaren golari, talde gipuzkoarra bere area bornean sartuz eta horrela, lehen zatiko 20. minutuan Piattik 1-1ekoa lortu du. Etxekoek markagailua parean jartzea lortu dute eta jokoan nagusi izan dira ordutik aurrera. Hala ere, Reala momentu kaxkarrenean zegoenean, kontraeraso batean Sutilek 1-2koa lortu du Aranbururen pase on bati esker. Horrela, Realak, atsedenaldira markagailuan aurretik joatea lortu du.
Bigarren zatian Realak askoz hobeto kontrolatu du baloiaren jabetza eta partidaren erritmoa. Hirugarren gola sartzeko aukera batzuk izan dituzte donostiarrek baina ez dituzte aprobetxatu. Horietatik argiena, Griezmannaek izan du baina bere jaurtiketak langan jo du. Claudio Bravok geldiketa erabakigarri bi egin ditu bigarren zatian eta bazirudien Realak partida irabaziko zuela.
Hala ere, 90. minutuan Ulloak baloia bakar bakarrik hartu du txuri-urdinen area barnean eta erraz lortu du 2-2koa. Gipuzkoarrak ez dira jokaldiaz ohartu eta gaizki ibili dira defentsan, jokalari andaluziarra bakarrik utziz. Beraz, puntu bakarra lortu dute Martin Lasarteren mutilek Meditarraneoko jokuen estadioan eta Reala 4 punturekin kokatu da Ligako sailkapenean.
Fitxa teknikoa:
2 - UD Almeria: Diego Alves; Michel Macedo, Santi Acasiete, Juanma Ortiz; Modeste M''Bami, Bernardello, Fabián Vargas (Ulloa, 57''), Valeri (Corona, 72''); Piatti, Crusat eta Goitom (Ortiz Bernal, 83'').
2 - Reala: Bravo; Carlos Martínez, Mikel González, Ansotegi, De la Bella; Rivas, Aranburu; Xavi Prieto, Zurutuza (Viguera, 76''), Sutil (Griezmann, 64'') eta Tamudo (Markel, 86'').
Golak: 0-1, 7'': Tamudo. 1-1, 20'': Piatti. 1-2, 32'': Sutil. 2-2, 91'': Ulloa.