Itxi

Reala

Igandean, 20:45ean

Goi mailako lehia, Anoetan

Agentziak | Erredakzioa

Realak Real Madril hartuko du etxean, liga hasiera bikainari jarraipena emateko helburuarekin.

  • Asier Illarramendi. Argazkia: Efe.

    Asier Illarramendi. Argazkia: Efe.

Realak Real Madril hartuko du Anoetan. Donostiarrak bigarren dira Ligan eta ez dute partidarik galdu. Madrildarrak, berriz, gorabeheratsu dabiltza, etxean jokatutako azken bi partidak berdindu ostean.

Zidanen taldeari kosta egiten ari zaio erritmoa hartzea. Sailkapenean Bartzelonaren atzetik dira, eta emaitza txar batek urduritasuna piztuko luke zurien etxean.

Donostiarrei dagokienez, Eusebioren taldea indartsu dabil. Golik gehien egin dituen taldea da: lau egin zizkion Deporri Galizian eta hiru Vila-reali, zelai erditik gora duten indarraren adibide garbia.

Real Madrilek, ostera, garaipena behar du, laugarren jardunaldian bakarrik egonda ere.

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Elustondo, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Juanmi, Januzaj eta Willian José.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Nacho; Casemiro, Modric, Ceballos, Isco; Bale eta Marco Asensio.

Epailea: Iglesias Villanueva (Galiziako batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 20:45ean.