Itxi

Reala

Igandean, 17:00etan

Mallorca-Reala: Sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte

Erredakzioa

Aranburu eta Rivas hasierako hamaikakora itzuliko dira Iberostar estadioan. Sarpong etxean gelditu da.

Talde donostiarrak hiru puntuak lortu nahi ditu Mallorcaren etxean. Horretarako, Martin Lasartek Aranburu eta Rivas jarriko ditu erdilari lanetan eta Tamudo izango da, berriz ere, aurrelaria. Joseba Llorente guztiz sendatuta dagoen arren, aurrelari katalanaren golak eta lan bikaina garrantzitsuak izaten ari dira liga hasiera honetan.

Mallorcak ez zuen itxura ona eman San Mamesen Athleticen aurka, eta zaleen aurrean partida ona egin nahiko dute. Hala ere, Realak liga hasiera paregabea darama eta garaipen batek egonkortasuna ekarriko luke Gipuzkoako taldean.

Emilio Nsuek iaz bere taldea izan zena izango du aurrean Iberostar futbol zelaian, izan ere, Palmako jokalaria Mallorcara itzuli delako Realarekin igotzea lortu eta gero.

Ustezko hamaikakoak:

Mallorca: Aouate; Cendros, Ramis, Nunes, Corrales; Nsue, Marti, De Guzman, Castro; Victor eta Cavenaghi.

Reala: Bravo; De la Bella, Ansotegi, Mikel González, Carlos Martinez; Rivas, Aranburu, Xabi Prieto, Griezmann; Zurutuza eta Tamudo.