Reala
Gol bakarreko partida
Reala-Espanyol (1-0): Sarpongek eta Bravok partida irauli dute
Erredakzioa
Holandarraren berdeguneratzea eta atezain txiletarraren geldituak erabakigarriak izan dira Realaren garaipenerako. Partida, motela izan da eta ia aukerarik gabekoa.
Realak Espanyol garaitu du&' || 'nbsp;(1-0)&' || 'nbsp;Anoetan,&' || 'nbsp;Forlinek bere atean sartutako gol baten ondorioz.&' || 'nbsp;Atzelariak gaizki jo du baloia eta Kameni atezaina ezustean harrapatu du.
Realak eta Espanyolek lehen zati orekatua jokatu dute, baina arean presentzia eskasa izan dute biek ala biek eta bi gol-aukera garbi izan dituzte bakarrik.
Zurutuzak, burukada on batekin, eduki du Lasarteren taldearen aldeko abagunea. Pochettinoren taldearen aukera Oswaldok izan du, bikain gurutzatu du baloia. Claudio Bravoren gelditua ere, nabarmena.
Lehenengo zatiaren azken txanpan sartuta, Realak bere aurpegirik onena erakutsi du Espanyol ahalketu baten aurrean. Donostiarrek, hala ere, ez dute arrisku handirik sortu.
Bigarren zatia erritmo eskasekoa izan da eta gol-aukerarik gabekoa. Realak baloia erabili du nahi beste, baina Kameni estutu gabe. Espanyol saiatu da kontraerasora, baina jokalari gutxirekin eta jokaladiak amaitu gabe.
Iraultza
Lasartek 79. minutuan Sarpong sartu da eta arratsaldeari gatza eta piperra jarri dio bere abiadurarekin. Holandarrak berak egindako jaurtiketa baten ondorioz etorri da gola. Baloia langan jo du eta aldaratzea Forlinek bere atean sartu du (83. minutua).
Partidaren azken txanpan protagonismoa Claudio Bravo Realeko atezainarentzat izan da. Espanyol banakoaren bila abiatu da eta atezain txiletarrak etorri zaion guztia gelditu du.