Itxi

Reala

Europa Liga

Realak Europako ibilbidea bideratu nahi du gaur Vardarren etxean

Agentziak | Erredakzioa

Reala faboritoa da partida honetarako, batez ere orain arteko emaitzak kontuan hartuta. 4-0 irabazi zion Rosenborgi, eta norvegiarrek, gerora, erraz irabazi zieten mazedoniarrei. (Gaur, 19:00etan).

  • Reala multzoko bigarrena da, Rosenborgi 4-0 irabazi eta gero lehen jardunaldian. EFE

    Reala multzoko bigarrena da, Rosenborgi 4-0 irabazi eta gero lehen jardunaldian. EFE

Reala errore-marjina txikiarekin doa Mazedoniara Europa Ligako bere multzoko (L Multzoa) azkena den Vardarren aurka. Hurrengo jardunaldian etxean hartuko du talde bera, eta norgehiagoka bi horiek aprobetxatu behar dituzte txuri-urdinek Europako ibilbidea bideratzeko.

Izan ere, bi partida horiek irabaziz gero, gutxienez multzoko bigarren gisa sailkatzeko aukera izango lukete donostiarrek, multzoko faboritoa den San Petersburgoko Zeniten atzetik.

Reala faboritoa da partida honetarako, batez ere orain arteko emaitzak kontuan hartuta. Realak 4-0 irabazi zion Rosenborgi, eta norvegiarrek, gerora, erraz irabizi zieten mazedoniarrei.

Eusebio Sacristanek Iñigo Martinez jokatzeko moduan izango du, ez ordea beste hauek: Imanol Agirretxe, Juanmi Jiménez, Alvaro Odriozola eta David Zurutuza.

Behin txuri-urdinek azken boladan jaso duten gol kopuru handia geldituta, aurrealdean duten nagusitasuna azaldu nahiko dute, golak sartzeko erraztasun nabaria azaltzen ari baita taldea.

Bere aldetik, Mazedoniako ligako egungo txapelduna den FK Vardarrek Europa Ligako lehen garaipena lortu nahi du Realaren kontra, baldin eta markagailuan aurreratzen bada.

Aurreko bi jardunaldietan Vardarrek ez du garaipenik lortu, Zeniten (0-5) eta Rosenborgen (3-1) aurka porrotak pilatu eta gero.

Dena den, Vardarreko zenbait jokalarik itxaropentsu daude, donostiarrak izango direla euren lehendabiziko "kirol biktima" Filip II National Arena zelaian.

Partida ikusten 200 jarraitzaile txuri-urdin izango dira.

Fitxa teknikoa:

Balizko hamaikakoak:

FK Vardar: Gachevski, Blazhevski, Ribeiro, Novak, Grncharov, Gligorov, Iseni, Demiri, Dos Santos, Jighauri, eta Hambardzumyan.

Real Sociedad: Rulli; Aritz, Llorente, Navas o Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Zubeldia, Prieto; Vela, Oyarzabal eta Willian Jose.

Epailea: Aliyar Aghayeh (Azerbaijan).

Futbol-zelaia: Filip II, 19:00etan