Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak bisita egingo dio Getaferi Europako postuetan sartzeko helburuarekin

Erredakzioa

Norgehiagoka igandean jokatuko da, 12:00etan, Alfonso Perez Coliseumean. Illarramendi baja da zigortuta dagoelako, eta Kevin Rodrigues min hartuta dagoelako.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Realak igande honetan jokatuko du Getaferen aurka, 12:00etan, Alfonso Perez Coliseumean. Ligako hamargarren jardunaldiko partida izango da igandekoa eta txuri-urdinen helburua, garaipena lortu eta Europako postuetan sartzea izango da. Hiru puntura dute Europa Ligarako sailakpena ematen duen postuan den Vila-real.

Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak bideratuta utzi zuen Lleidaren aurkako Kopako kanporaketa eta Ligan zentratu nahi du. Asier Illarramendi baja da zigortuta dagoelako eta Kevin Rodrigues min hartuta dagoelako. Zurutuzak eta Agirretxek lesionatuta jarraitzen dute, eta Raul Navas ere ez dago deialdian.

Aurrean, bolada txarrean den Getafe izango dute. Madrileko taldeak porrota jaso zuen Kopan Alavesen aurka (0-1) eta hiru jardunaldi jarraian daramatza Ligan garaipenik lortu gabe. Jose Bordalas entrenatzaileak Gaku Shibasakiren eta Karim Yodaren bajak izango ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Guaita; Damián Suarez, Djene, Cala, Antunes; Fajr, Bergara, Arambarri, Amath; Portillo edo Angel; eta Jorge Molina.

Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Llorente, De la Bella; Zubeldia, Xabi Prieto, Canales; Juanmi, Oyarzabal, Willian Jose.

Epailea: Sanchez Martinez.

Zelaia: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 12.00etan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala