Itxi

Reala

Odon Elorza-Aperribay

Anoeta berritzeko hitzarmena sinatu dute

Erredakzioa

Bi aldeak ados, pozik agertu dira lortutako akordioagatik eta biek ala biek ezinbestekotzat jo dute futbol-zelaiaren berrikuntza Realaren kirol- eta ekonomi-hazkunderako.

Donostiako alkatea den Odon Elorzak eta Realeko presidentea den Jokin Aperribayk gaur sinatu dute Anoeta berritzeko akordioa. Hau funtsezkoa litzateke Realaren ekonomia hazkunderako.

Gaur egun, Anoetak 32.000 jarleku ditu eta erreformarekin 40.000 izatera iritsiko litzateke. Realak 26.000 bazkide inguru ditu eta erreforma gauzatuz gero kopuru hori handitu daiteke.

Bi aldeak ados, pozik agertu dira lortutako akordioagatik eta biek ala biek ezinbestekotzat jo dute futbol-zelaiaren berrikuntza Realaren kirol- eta ekonomi-hazkunderako.