Reala
Gaur, 19:30ean
Realak final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du Lleidaren aurka
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Errege Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partida jokatuko du Anoetan. Joaneko neurketa 0-1 irabazi zuten txuri-urdinek.
Realak Errege Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partida jokatuko du Lleidaren aurka asteazken honetan Anoetan, 19:30ean. Joaneko neurketa, 0-1 irabazi zuten txuri-urdinek.
Eusebio Sacristanek denboraldian gutxien jokatu duten jokalariak sartuko ditu hamaikakoan. Toño Ramirez izango da atezain titularra, joaneko partidan golegilea izan zen Sergio Canalasek hasieratik jokatuko du, eta Carlos Martinezek ere minutuak izango ditu, hamaika hilabete bajan eman ostean.
Bestalde, Lleidak ezustekoa eman nahi du Anoetan. Kataluniako taldeak oso zail du kanporaketari buelta ematea, baina ahalegina egingo dute. Lleida Bigarren B Mailako III. multzoko 11. postuan da, eta asteburuan berdindu egin zuen Herculesen aurka (0-0). Gerard Albadalejo entrenatzaileak Navarrete, Moha eta Juanjo Nieto jokalarien bajak izango ditu, baina Chechu Flores jokatzeko prest izango du.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Ramirez; Carlos Martinez, Navas, Iñigo Martinez, De la Bella; Guevara, Prieto, Canales; Vela, Juanmi eta Bautista.
Lleida: Diego Rivas, Aitor Nuñez, Andriu, Valiente; Eneko, Trilles, Pumar, Javi Lopez, Moustapha; Jorge Felix eta Nierga.
Epailea: Martinez Munuera.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 19:30ean.