Itxi

Reala

Anoetan

Reala-Deportivo (3-0): Hiru gol eta hiru puntu

Josu Bilbao

Erredakzioa

Martin Lasarteren taldeak partida bikaina jokatu du, itxura pattala erakutsi duen Deportivoren aurka. Llorentek, Griezmannek eta Agirretxek egin dituzte partidako golak.

Donostiarrek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte Anoetan Deportivo ahul baten aurka. Llorentek egin du 1-0ekoa lehen zatiko 16. minutuan, Griezmannek 2-0ekoa partidako 70. minutuan eta Agirretxek azken 3-0ekoa egin du 83. minutuan.

Realak ondo hasi du partida, Deportivo atzean sartuta egon delarik kontraerasoa bilatuz. Galiziarrek ezin izan dute baloiaren jabetza izan eta Martin Lasarteren mutilek partidaren kontrola hartu dute. Norgehiagokaren 16. minutuan, Joseba Llorentek 1-0ekoa lortu du burukada eder batekin. De la Bellak erdiraketa paregabea jarri dio aurrelari txuri-urdinari eta Aranzubiak ezin izan du ezer egin jaurtiketa gelditzeko. Gipuzkoarrek partida ondo kontrolatu dute markagailuan abantaila hartu eta gero.

Galiziarren aukera onena partidako 32. minutuan etorri da Desmaretsen areaz kanpoko jaurtiketa gogor batean. Hala ere Deportivoko jokalariaren zartakoa langa gainteik desbideraturik joan da. Abagune hau bakarra izan da, Lotinaren mutilak ez baitira Claudio Bravoren atera hurbildu. Etxekoak eroso egon dira 1-0ekoarekin eta atsedenaldira sentsazio honekin joan dira gipuzkoarrak.

Bigarren zatian Galiziako taldea erasora irten da eta horretarako Lotinak hiru aldaketak egin ditu. Knapoko taldeak abiadura handia ezarri du, baina Reala oso ondo ibili da defentsan, sendo, baloi guztiak aldenduz. Deportivo ia ez da Claudio Bravoren atera hurbildu bigarren zatiko 12. minutura arte. Adrianek jaurtiketa bikaina egin du zutoin albora, baina atezain txiletarrak geldiketa ikaragarria egin du. Bravok berdinketa ekidin du bere agerpen erabakiorrarekin eta Reala erasora joan da berriz ere.

Adrianen abagunearen ondoren Martin Lasarteren taldeak izan du baloiaren jabetza eta norgehiagokako 70. minutuan Griezmannek 2-0ekoa jarri du burukada eder batekin. Xabi Prietoren erdiraketa aurrelari txuri-urdinaren burura joan da zuzenean eta honek baloia sare barrura bidali du. Bigarren golarekin Deportivok erritmoa jaitsi egin du eta donostiarrak eroso egon dira zelaian.

Entrenatzaile uruguaitarrak Sarpong eta Agirretxe sartu ditu azken minutuetan eta bi jokalariek hirugarren golaren jokaldia gauzatu dute. Sarponegek ezker hegaletik bakarkako jokaldi paregabea egin du eta azken unean Usurbilgo aurrelariari eman dio baloia, honek Aranzubia zartakobatez gainditzeko. Azken emaitza, beraz, 3.0ekoa izan da gipuzkoarrentzat, sailkapenean 10 punturekin jartzeko balio dien 3 puntu garrantzitsu lortuz.

Fitxa teknikoa:

3 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Aranburu, Xabi Prieto, Griezmann (Sarpong, 81''), Zurutuza (Bergara, 69''); Joseba Llorente (Agirretxe, 84'').

0 - Deportivo: Aranzubia; Laure, Colotto, Ze Castro, Seoane; Rochela (Juan Dominguez, 66'') , Ruben Perez, Juan Rodríguez, Desmarets (Riki, 47''), Lassad (Valeron, 66'') Adrian.

Golak:

1-0, 17'': Joseba Llorente.

2-0, 71'': Griezmann.

3-0, 86'': Agirretxe.