Itxi

Reala

La Rosaleda

Malaga-Reala: Sinetsita

Erredakzioa

Almeriaren aurkako Kopako partida kaskarraren ostean, Martin Lasarte entrenatzailea bere taldeak Malagaren aurka (igandea, 17:00etan) "partida ona" egingo dutela sinetsita dago.

Realeko entrenatzaile den&' || 'nbsp;Martin&' || 'nbsp;Lasarte, bere taldeak&' || 'nbsp;Rosaledan "partida ona" egingo duela sinetsita dago eta ostegunean Anoetan Kopa partidan Almeriaren aurka jasotako porrot mingarria (2-3) ahaztuaraziko dutela.

"Bi lehiaketa ezberdin dira" , gogorarazi du&' || 'nbsp;Lasartek.&' || 'nbsp;Gainera, porrota "pizgarria" izan daitekeela gaineratu du, baikortasunerako zantzuak ikusi ahal izan zirelako.

Teknikari uruguaitarrak kanpoko partidetan&' || 'nbsp;"beste zeozer" lortzeko itxaropentsu agertu da, asteko bere taldearen azken lan saioaren ostean.

Malaga&' || 'nbsp;"aurkari zuzena" dela esan du salbazioaren lehiarako eta oso jokalari arriskutsuak dituela gogoratu.&' || 'nbsp;Rosaledako taldeak eamitzarik onenak etxetik kanpo lortu dituela azpimarratu du.&' || 'nbsp;

Lasartek partida honetarako "ideia berriak"&' || 'nbsp;dituela adierazi du, aurreko irteeretan ez baitute arrakastarik izan bi aurrelari jartzeak eta erdialdea sendotzeak.