Reala
Zubietan
Reala: Ansotegik lehen graduko zuntz-urradura du
Erredakzioa
Berriatuako atzelariak min hartu zuen ezker izterrean Malagaren aurkako norgehiagokan eta gaur lesioaren garrantzia ezagutzera eman da.
Jon Ansotegik ezin izan zuen talde andaluziarraren aurkako partida bukatu ezker izterrean hartu zuen mina zela eta. Gaur lesioaren norainokoa jakin da Zubietan eta atzelari txuri-urdinak zuntz-urradura duela konfirmatu da. Badirudi bi aste zelaietatik kanpo egongo dela Ansotegi, fisioterapia lanak eginez.
Gainera, Zurutuzak ezker zangarrean kolpe gogorra du eta ez da taldekieekin aritu goizreko saioan. Rocheforteko jokalaria zalantza da Racingen aurkako partidarako.