Reala
Igandea, 18:30ean
Realak garaipenaren beharra du Celtaren aurka
Erredakzioa
Partida igande honetan jokatuko da, 18:30ean, Anoetan. David Zurutuza eta Iñigo Martinez baja dira.
-
Iragan denboraldiko Rela-Celta partidako irudia. Argazkia: EFE
Realak Celta izango du aurkari igande honetan, 18:30ean. Txuri-urdinek garaipenaren beharra dute bolada txarrari amaiera eman eta berriro gorantz begiratzeko Ligako sailkapenean.
Eusebio Sacristan entrenatzaileak Iñigo Martinezen eta David Zurutuzaren baja garrantzitsuak izango ditu. Sergio Canales hasierako hamaikakoan egongo da; Mikel Oyarzabalek edo Adnan Januzajek har dezakete Zurutuzaren postua. Igor Zubeldiak ere hamaikakoan egoteko aukerak ditu Asier Illarramendik bere ohiko postua baino aurrerago jokatzen badu.
Bestalde, Celta joko ona erakusten ari da, baina puntu premia ere badauka Juan Carlos Unzuek zuzentzen duen taldeak. Tucu Hernandezen baja izango du Galiziako taldeak. Bere ordez, Jozabed Sanchezek edo Nemanja Radojak joka dezakete.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Navas, Kevin; Illarramendi, Prieto, Canales; Januzaj, Oyarzabal eta Willian Jose.
Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny; Wass, Lobotka, Radoja, Pione Sisto; Iago Aspas eta Maxi Gomez.
Epailea: Mateu Lahoz.
Zelaia: Anoeta. ( Igandea, 18:30ean).