Itxi

2018/01/21

22:52

Reala

1-2

Realak porrota jaso du Celtaren aurka eta bolada txarrean jarraitzen du

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak 1-2 galdu du Anoetan. Willian Josek sartu du lehen gola, Iago Aspasek penaltiz berdindu du, Willian Josek berak penalti bat huts egin du, eta Maxi Gomezek Celtaren 2. gola egin du.

  • Reala-Celta. Argazkia: EFE

    Celtako jokalariak REalari sartutako bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak porrot mingarria jaso du Celtaren aurka (1-2) Anoetan eta bere krisialdia sakondu du. Irabazten hasi da talde txuri-urdina, baina aurkariak emaitza iraultzea lortu du. Gainera, penalti bat huts egin du talde gipuzkoarrak.

Partida bizi hasi da Anoetan. Lehen minutuak joan-etorrikoak izan dira, eta bi taldeek arriskua sortu dute aurkariaren ate aurrean, abagune argirik izan ez duten arren. Hamargarren minutuan, ordea, Xabi Prietok erdiraketa on bat egin eta Wiilian Josek sare barrura bidalu du errematea, 1-0ekoa sartuta. Golaren ostean Reala izan da baloiaren jabe, baina 20. minutuan epaileak Celtaren aldeko penaltia adierazi du, Juanmik baloia eskuarekin moztu duelako area barruan. Iago Aspasek ez du barkatu hamaika metroetatik eta neurketa berdindu du (1-1). Lau minutu beranduago, txuri-urdinen aldeko penaltia adierazi du Mateu Lahoz epaileak. Hugo Mallok heldu egin dio Llorenteri area barruan eta Willian Josek langara bidali du penalti jaurtiketa. Aukera ezin hobea galdu du Realak. Atsedenaldira iritsi orduko Celtak izan du aurrea hartzeko aukera, baina Rulli atezainak bisitarien gola eragotzi du, Pione Sistori buruz-burukoa irabazita.

Bigarren zatian, garaipenaren bila jo du Realak. Baloiaren jabe izan da Eusebiok zuzentzen duen taldea eta arriskua sortu du Celatren atean. Hala ere, txuri-urdinei azken pasean gehiago asmatzea falta izan zaie. Celta ondo egon da defentsan eta ezer gutxi egin du erasoan. Hala ere, 68. miutuan, 1-2koa sartu du Maxi Gomezek buruz egin duen erremate bati esker. Azken minutuetan berdinketa bilatzen saiatu da Reala. Imanol Agirretxe ere zelairatu du Eusebiok, baina alferrik, txuri-urdinek ez baitute abagune argirik sortu. Ondorioz, Celtak eraman ditu hiru puntuak Anoetatik.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Navas, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Prieto (Agirretxe, min. 81); Canales (Oyarzabal, min. 60), Juanmi (Januzaj, min. 69), Willian Jose.

2.- Celta: Ruben Blanco; Jonny, Sergi Gomez, Roncaglia, Hugo Mallo; Wass, Lobotka, Jozabez (Radoja, min. 67); Pione Sixto (Brais Mendez, min. 77), Aspas eta Maxi Gomez (Cabral, min. 87).

Epailea: Mateu Lahoz.

Golak: 1-0, min. 10: Willian Jose. 1-1, min. 21: Iago Aspas, penaltiz. 1-2, min. 74: Maxi Gomez.

74: Maxi Gomez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Reala
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;