Itxi

Reala

Molinonen

Sporting-Reala (1-3): Prieto, Zurutuza eta Aranburu, hiru puntu

Sara Lavado

Erredakzioa

Gregoryk estreinatu du markagailua 3. minutuan baina banakoaren golak konfiantza handia eman dio talde txuri-urdinari eta urrezko garaipena eskuratu du.

Garrantzi handiko garaipena lortu du Realak Sportingen aurka, etxetik kanpo, Molinonen (1-3). Prieto, Zurutuza eta Aranburu izan dira golegileak.

Ez da ondo hasi partida Donostiako taldearentzat. Etxekoek, ezustean, gol goiztiarra sartu dute. Korner batean 1-0eko lortu du Gregoryk buruz. Claudio Bravoren irteera kaskarra izan da.

Preciadoren gizonak ziren nagusi, baina kontraeraso batean banakoa eskuratu du Realak. Xabi Prietok erremate bikaina egin du garrantzi handiko gola sartuta. Golak konfiantza eman dio taldeari.

Neurketa oso irekita zegoen. Jokaldi ugari hegaletatik, gol aukerak bi taldeentzat...eta Reala markagailuan aurreratu da orduan. Griezmannen jokaldi bikaina area barruan, Zurutuzaren errematea, defentsak aldaratu, baloia berriro Zurutuzarentzat eta 1-2koa lortu du. Emaitza ezin hobea bigarren zatiari aurre egiteko.

Reala jaun eta jabe izan da bigarren zatian, baina azken unera arte sufritu du aldea gol bakarrekoa baitzen. Azken minutuetan dena eman du Sportingek eta Lasartek bi aldaketa egin ditu. Aranburu eta Tamudo sartu dira Zurutuza eta Llorenteren ordez. Eta Aranburu izan da, hain zuzen ere, protagonista partidako azken golan. Prietoren erdiraketa ona eskuinetik eta Azpeitiakoak ez du huts egin.

Fitxa teknikoa:

1.- Sporting: Juan Pablo, Lora, Botia (Sergio 67''), Gregory, Jose Angel, Eguren, Rivera, Nacho Novo, De las Cuevas (Carmelo 57''), Bilic (Barral m 57) eta Sangoy.

3.- Reala: Bravo, Carlos Martinez, Ansotegui, Mikel Gonzalez, De la Bella, Rivas, Elustondo, Xabi Prieto, Griezmann (Labaka 89''), Zurutuza (Aranburu 78'') eta Llorente (Tamudo 75'')

Golak:

1-0 Gregory (3)'',

1-1 Xabi Prieto (11''),

1-2 (45'') Zurutuza.

1-3 Aranburu (90'')

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en