Itxi

Reala

Akziodunen Ohiko Batzarra

Realeko akziodunek 35,9 milioiko aurrekontua onartu dute 2011rako

A.B.

Erredakzioa

Jokin Aperribayren Zuzendaritza Batzordeak proposatutako hiru eguneko puntuak onartu dituzte akziodunek botoen %93arekin.

Arratsalde honetan Realeko Akziodunen Ohiko Batzarra burutu da Donostiako belodromoan. Jende gutxi gerturatu den arren, garrantzitsuena datorren denboraldirako aurrekontuak onartu egin direla izan da.

Jokin Aprrebibayren Zuzendaritza Batzordeak 35.9 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2011rako eta %93aren babesarekin onartua izan da. Aperribayk ihazko kontuak argitu dite lehenik. Iaz 23,5 milioi euroko gastua izan zuen Realak eta diru-sarrerak 30 milioikoak izan ziren.

Zuzendaritza Batzordeak argi utzi nahi izan du Realak ez duela jokalaririk saldu beharko aurrekontuak aurrera ateratzeko eta horrek akziodunen txaloak jaso dite. Bazkideek urtean ordaintzen duten diru-koprua igo egingo da iragan urtearekin konparatuta, baina Reala azkenekoz Lehen Mailan egon zen urtean (2007an) baino gutxiago ordainduko dute bazkide txuri-urdinek.

Fundazio bat sortzeko eskaera ere onartu dute akziodunek. Joseba Ibarburuk egin du proposamen hau eta harrera ona izan du. Orokorrean oso lasaia izan da Akziodunen Batzarra eta Zuzendaritza Batzordeak proposatutako guztia onartu egin da.