Itxi

Reala

Aurkezpena

Asier Garitano: 'Onenekiko aldea murrizten saiatu behar dugu'

eitb.eus

Realaren entrenatzaile berriak talde nagusienen aurrean lehiatzeko gertu jarri nahi du talde txuri-urdina.

0:55

Realak Asier Garitano aurkeztu du taldeko hurrengo hiru urteetarako entrenatzaile berri gisa, asteazken honetan, Zubietako prentsa-aretoan eman duten prentsaurreko baten bidez. Bergarako entrenatzailearekin batera Jokin Aperrribay klubeko presidentea eta Roberto Olabe futbol zuzendaria izan dira.

Garitano "ilusionatuta" agertu da Reala entrenatzeko aukera izateagatik, eta, nabarmendu duenez, "bilatutako zerbait izan da", aspaldiko guraria baitzuen hori horrela izan zedila.

"Duela zazpi urte Orihuela entrenatzen hasi nintzenean, dagoeneko hitz egiten nuen onenekin jokatzeari buruz. Lortu egin nuen Leganesekin, baina kontratuak sinatzen nituenean, nire helburua beti zen ate ireki bat ixtea, Realarekin fitxatzeko aukera agertzen baldin bazen", aitortu du entrenatzaile gipuzkoarrak.

Behin asmo hori gorpuztuta, lau denboraldiren buruan Leganes Bigarren B mailatik Lehenengo Mailara eraman zuen entrenatzailearen esanetan, bere ideia behinena talde txuri-urdinak onenen aurka lehia dezala da, eta horretarako, haiekiko dauden aldeak "murrizten saiatu behar dugu", gaineratu du. Hala errepikatu du behin eta berriz bere agerraldian zehar.

ASIER GARITANO WEB 08

Roberto Olabe, Asier Garitano eta Jokin Aperribay Zubietan. Argazkia: EiTB

Aperribay: "Inor ez da gurekin harremanetan jarri"

Bere aldetik, Jokin Aperribayk presidenteak ukatu egin du Real Madrilek eurekin harremanetan jarri izana Alvaro Odriozola fitxatzeko asmoz. "Inor ez da gurekin harremanetan jarri", nabarmendu du Realeko presidenteak. Ez du nahi izan "hipotesiei buruz hitz egin", eta baztertu egin du Real Madrilen eskaintzarik helduz gero, Odriozolaren kontratuan inongo klausularik dagoenik fitxaketa errazteko.

Halaber, denboraldi berriaren hasieran "jokalari guztiak bertan izatea" espero du Aperribayk, "Asier Garitanok guztiak bere aginduetara izan ditzan denboraldi-aurrean".