Reala
Reala
Sutil: '2011ko lehen deialdietan egon nahi dut'
Erredakzioa
Jokalari txuri-urdinak taldea 'lehen mailari eusteko bide onean' dagoela adierazi du eta Zaragozaren aurkako norgehiagoka oso garrantzitsua izango dela azpimarratu du.
Jaeneko jokalari txuri-urdinak taldea bide onean dagoela azpimarratu du. Sutilen ustez, "garaipen batek taulako erdialdean sendoago mantentzeko" balioko lioke talde gipuzkoarrari. Hala ere, "Zaragozaren aurkako norgehiagoka ez da erraza izango, haiek ere mailari esuteko borrokan dutelako helburu".
"Lesio baten erruz ezin izan du azken hilabete t’erdian jokatu, orain, sendatu egin naiz eta 2011ko lehen deialdietan egon nahiko nuke" adierazi du Francisco Sutilek. "Hala ere, taldean toki bat izateko lehia handia dela badakit eta horretarako gogor borrokatu beharko dut".