Reala
Astelehenean, 20:00etan
Zaragoza-Reala: Azken sailkatuaren etxean, aukera paregabea
Erredakzioa
Donostiarrek hiru puntuak lortu nahi dituzte La Romaredan eta horretarako Javier Aguirren taldea gainditu beharko dute. Rivas eta Carlos Martinez ez dira Zaragozan egongo.
Zaragoza minduta dago sailkapeneko azken postuan eta Realak egoera hori aprebetxatu egin beharko du hiru puntuak eskuratzeko. Diego Rivasek ezin izango du jokatu santzionatuta dagoelako eta Carlos Martinezek ez du oraindik lesioa gainditu. Horregaitik Martin Lasartek aldaketak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan eta badirudi Dani Estrada eta Markel Bergara izango direla aukeratuak.
Demidovek, Realeko azken fitxaketak, ez du Zaragozan jokatuko, Donostian gelditu baita. Irabaziz gero, txuri-urdinek aurrera pausu garrantzitsu bat emango dute, sailkapeneko erdialdean sendotuz. Hala ere, Javier Aguirreren mutilek ere, itxura aldaketa on bat emateko aukera ezinhobea dute bere zaleen aurrean.
Martin Lasartek prentsaurrekoan argi eta garbi utzi du Zaragoza "erne eta aldatuta" ikusten duela eta irabazteko gipuzkoarrek "energia guztia" beharko dutela.