Itxi

Reala

La Romaredan

Zaragoza-Reala (2-1): Azken minutuan galdu dute donostiarrek

Josu Bilbao

Erredakzioa

Brauliok lortu du garaipenaren gola partidako 89. minutuan. Txuri-urdinek ez dute ondo jokatu lehen zatian, baina bigarrenean gutxienez puntu bat merezi izan dute.

Realak ezi izan du punturik lortu La Romaredan Brauliok azken minutuan gola lortu duelako Aragoiko taldearentzat. Sinamak 1-0ekoa jarri du lehen zatiko 9. minutuan, baina Xabi Prietok berdintzea lortu du 33. minutuan. Bigarren zatian hobeto jokatu dute gipuzkoarrek, baina bi puntuek ihes egin dute azken unean.

Partida erritmo gutxirekin hasi da eta bi taldeek akats ugari egin dituzte erasoan hasierako minutuetan. Reala bere zelai erdian sartu da eta etxeko taldeak norgehiagokaren kontrola hartu du. Zaragozaren lehen abagunean, Sinamak 1-0ekoa lortu du Bravo zartako gurutzatu batez gaindituz lehen zatiko 9. minutuan. Gipuzkoarrak ez dira eroso sentitu zelaian golaren ondoren eta Aragoiko taldeak erasoan jarraitu du Herrera eta Sinama Pongollekin.

Lehen zatiko 27. minutuan Pongollek gutxigatik ez du bigarrena lortu Zaragozarentzat, baina bere jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik. Martin Lasarteren mutilak larri egon direnean, txuri-urdinek gola lortu dute. Llorentek pase ederra eman dio Xabi prietori eta honek ez du huts egin lehen zatiko 33. minutuan. Ordura arte gipuzkoarrek ez dituzte ia aukerarik izan, baina erdilari donostiarrak ederki gainditu du Leo Franco. Atsedenaldira norgehiagoka berdinduta joan da eta bi taldeek irabazteko aukerak izaten jarraitu dute.

Bigarren zatian Javier Aguirreren mutilak partida irabaztera irten dira eta lehen bost minutuetan gol aukera argi bi egin eduki dituzte. Zaragozak sakatzen jarraitu du eta 56. minutuan Claudio Bravo txiletarrak geldiketa bikaina egin behar izan du Gabiren zartakoa desbideratzeko. Txuri-urdinek erantzuna emateko aukera ona izan dute 62. minutuan, baina Leo Francok ederki gelditu du Zurutuzaren jaurtiketa

Martin Lasateren mutilak erasoan animatu dira eta Griezmann eta Xabi Prieto jokoan sartzen hasi dira, hegaletatik arriskua eramanez. Antoine Griezmannek gutxigatik ez du 1-2koa markagailuan jarri, biana bere errematea kanpora joan da partidako 73. minutuan. Norgehiagoka apurtu egin da eta bi taldeek kontraerasoak bilatu dituzte. 80. minutuan, epaileak ez du Realaren gola baliozkotzat eman, Zurutuzaren falta ikusi duelako eta gipuzkoarrek ez dituzte aukera gehiago sortu. 89. minutuan Brauliok azken 2-1ekoa jarri du txuri-urdinak ezusteakoan hartuz eta Zaragozari garaipena emanez.

- Fitxa teknikoa:

2 - Real Zaragoza: Leo Franco; Diogo, Jarosik, Contini, Paredes; Ponzio (Lafita, min.60); Jorge Lopez (Marco Perez, min.67), Gabi, Ander Herrera, Bertolo (Braulio, min.87); eta Sinama.

1 - Reala: Bravo; Dani Estrada, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Markel, Elustondo; Xabi Prieto, Zurutuza, Griezmann; eta Llorente (Tamudo, min.63).

Golak: 1-0. Min.10, Sinama Pongolle; 1-1. Min.33, Xabi Prieto; 2-1. Min.90. Braulio.