Itxi

Reala

Interesa

PSG taldeak Nahikari Garcia fitxatu nahi du

eitb.eus

ETBk baieztatu ahal izan duenez, Paris Saint-Germainek Realeko jokalaria fitxatu nahi du. Klub txuri-urdinak dioenez, Nahikari ez da irtengo etete-klausula ez badute ordaintzen.

  • Nahikari Garcia. Argazkia: EiTB

    Nahikari Garcia. Argazkia: EiTB

ETBk baieztatu ahal izan duenez, Paris Saint-Germain taldeak Realeko jokalaria den Nahikari Garcia fitxatu nahi du. Pariseko klubaren talde teknikoari asko gustatu zitzaion jokalaria, denboraldi-aurrean Realaren aurka Zubietan jokatu zuen partidan, eta fitxaketa gauzatzeko lanean hasi dira.

Reala egoeraren jakitun da, eta PSGri esan dio jokalaria ez dela taldetik irtengo 500.000 euroko etete-klausula ordaintzen ez badute. Ostirala izango da azken eguna Nahikariren egoera argitzeko.