Itxi

Reala

0-1

Reala, Valentziaren denboraldiko lehen garaiparenaren lekuko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Garitanoren taldeak zazpigarren jardunaldiko hiru puntuak utzi dizkio eskura Valentziari denboraldiko bere lehen garaipenean. Willian Josek ez du penaltian asmatu.

  • Realaren eta Valentziaren arteko seigarren jardunaldiko neurketako irudia. Argazkia: EFE

    Realaren eta Valentziaren arteko seigarren jardunaldiko neurketako irudia. Argazkia: EFE

Valentziak denboraldiako lehen garaipena eskuratu du Anoetan Kevin Gameroren golari esker, Realari nagusituz.

Berritasunak aurkeztu dituzte biek ala biek lehen hamaikakoan, Moya, Illarramendi Willian Jose eta Navasen agerpenarekin talde txuri-urdinean, eta Valentziari dagokionez, Txapeldunen Ligari begira, Rodrigo eta Gonçalo Guedes lehen hamaikakoan ez deitu izana.

Errespetu handiarekin aritu dira lehen zatian, neurketa zelai erdian kokatu da joko handirik gabe, eta azpimarratzekotan, Mikel Merinoren lesioa izan dugu 13.minutuan.

Valentziak bere nagusitasunaren lehen zantzuak eman ditu partidak aurrera egin ahala, eta lehen ezustekoa eman du Gameirok jokoz kanpo baliogabetu duten gol batean.

Minutu batzuk beranduago, ordea, aukera erabakigarria iritsi da, Raul Navasen pase batekin, Cheryshevek erdiratu eta Kevin Gameirok gola egin duenean.

Realak, ordea, 66. minutuan izan du aukerarik garbiena epaileak penaltia adierazi duenean talde txuri-urdinaren alde, baina Willian Josek ez du asmatu Netok gelditu egin baitu jaurtiketa.

Txuri-urdinek dezente jaitsi dute intentsitatea azken zatian, eta gogor eutsi behar izan diote nagusitasunez jardun duen Valentziaren aurka.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Moya; Zaldua (Sandro, 46. min), Aritz, Navas, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Merino (Ruben Pardo, 13.min), Zurutuza; Willian Jose, Oyarzabal (Jon Bautista, 76.min).

1- Valentzia: Neto; Ruben Vezo, Paulista, Diakhaby, Lato; Carlos Soler, Parejo, Kondogbia (Coquellin, 75.min), Cheryshev (Guedes, 65.min); Batshuayi (Rodrigo, 67.min), Gameiro.

Epailea: Gil Manzano

Golak: 0-1. 35.min: Gameiro.