Itxi

Reala

Kontratu-berritzea

Willian Josek kontratua berritu du Realarekin 2024ra arte

eitb.eus

Aurrelari brasildarrak bi urtez luzatu du klub txuri-urdinarekin lotzen duen kontratua, 2022ko ekainaren 30era arte baitzuen kontratua.

Realak eta Willian Josek akordioa itxi dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2024ko ekainaren 30era arte berritzeko. Ondorioz, bi urtez berritu du kontratua aurrelari brasildarrak, 2022ko ekainaren 30ean bukatzen baitzitzaion. Anoetako bulegoetan sinatu dute kontratua jokalariak eta Jokin Aperribay presidenteak.

2016ko uztailaren 31n fitxatu zuen Willian Jose Realak, Las Palmasetik. Aurrelariak 27 urte beteko ditu azaroan eta aurtengoa hirugarren denboraldia du talde txuri-urdinarekin.

"Oso pozik nago kontratua berritu dudalako, poz handia ematen dit, eta klubak nigan jarri nahi duen konfiantza eskertu nahi dut", adierazi du Willian Josek. Ostiralean Realak Athleticen aurka jokatuko duen derbiaz ere hitz egin du: "Emaitza ona lortzea espero dut. Inork ez ditu derbiak galdu nahi. Partda zaila izango da, eta prest egon behar gara".