Publizitatea
Itxi

2018/11/01

19:32

Reala

1-1

Kanporaketa irekia Realarentzat, Balaidosen erdietsitako berdinketaren ostean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Garaipen zaporea duen berdinketa txuri-urdinentzat erritmo gutxiko partida baten ostean. Celta nagusi izan da 89. minutuan Juanmik berdinketaren gola egin eta markagailua berdintzea lortu duen arte.

  • Kanporaketa irekia, Realak Balaidosen erdietsitako berdinketaren ostean. Argazkia: EFE

    Kanporaketa irekia, Realak Balaidosen erdietsitako berdinketaren ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak berdinketa erdietsi du Balaidosen azken minutuetan itirtsi den Juanmiren golari esker (1-1) Errege Kopako kanporaketa irekita utzita. Nagusi izan dira galiziarrak baina gipuzkoarrak ez dira kikildu eta Luca Sangalliri eskaini diote gola.

Neurketa Theo Hernandezek lapurtutako gol batekin hasi dute txuri-urdinek, zeina falta egin behar izan diote gelditzeko. Celtak aukera garbiak izan ditu, zutoinean jo du Sitoren falta jaurtiketak, eta zutoinera joan da ere Celtako Husjagerren jaurtiketa.

Sandro Ramirezek baloia lapurtu eta Zurutuzak sakonean jokatu du Mikel Oiarzabalekin, gutxigatik joan da kanpora jaurtiketa burutuz. Kanpora joan da ere Pardoren iritsiera. Laburbilduz, hasi baino hobeto bukatu dute txuri-urdinek lehen zatia.

Lanak izan ditu Rullik Celtako jokalarien aukerak zapuzten, eta arazorik gabe gelditu du Sistoren eskuinkada atsedenaldia iritsi aurretik.

Bigarren zatia abiatu bezain pronto, aurpegi berriak zelairatu dira Celtan. Minutuek aurrera egin ahala, txartel horia jaso du Oyarzabalek. Pardok bestalde, aukera eragin du, baina Blancoren eskuetan bukatu du. Zubeldiak ere izan du berea baina Blancok bere egin ditu denak. Orduan, 58. minutuan, Iago Aspasek ligan erdietsitako 8 golei jarraipena eman eta Kopan ere gola egin du etxekoak markagailuan aurreratuz (1-0).

Sandro Ramirezen falta jaurtiketa indartsua atera du Blancok 60. minutuan, eta gutxira, txartel horia atera dio Munuera Montero epaileak Zurutuzari. Segidan, ederki aritu da Rulli Braisen jaurtiketa bati geldiketa bikaina eginez. Blanco ere, ordea, ez da gutxiago izan eta Oyarzabalen gola ekidin du geldiketa on batekin.

Azken aldaketa egin du Celtak, Beltran, Lobotkaren ordez sartu delarik. 74. minutuan, Realaren aldeko falta arriskutsua ezarri du epaileak, eta gutxira, txartel horia ikusi du Braisek Sandro Ramirezen jaurtiketa geldituz.

Txartel horien festa lehertzear zegoen, Kevinek, Morenok, Aritzek eta Illarrak jaso baitute neurketako azken minutuetan. Horien bitartean, ordea, Juanmiren aukera iritsi da; zein eta berdinketa ezarri duen gola, eta ondorioz, Errege Kopako kanporaketa irekita uzten zuen markagailu parekatua (1-1).

Fitxa teknikoa:

1. RC Celta: Ruben; Kevin, Costas, Araujo, Junior Alonso; Okay, Lobotka (Beltran, 73.min); Hjulsager, Aspas, Sisto (Brais, 45.min); Eckert (Mor, 45. min)

1. Real Sociedad: Rulli; Aritz, Llorente, Moreno, Theo; Zubeldia; Januzaj (William Jose, 61.min), Pardo (Illarramendi, 74.min), Zurutuza, Oyarzabal (Juanmi, 70.min); Sandro

Golak: 1-0 Aspas 57.min; 1-1 Juanmi 81.min

Epailea: Munuera Montero


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena