Itxi

Reala

Donostian

59 neurketetatik soilik zazpitan gailendu zaio Sevilla Realari

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Sevillako taldeak duela bi denboraldi irabazi zuen azkenekoz Donostian. Orduan, Eusebio Sacristanek gidatzen zuen taldea eta lau gol sartu zizkieten txuri-urdinei.

  • 59 neurketetatik soilik zazpitan gailendu zaio Sevilla Realari Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

    59 neurketetatik soilik zazpitan gailendu zaio Sevilla Realari Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Igande honetan, 18:30ean, elkarren aurka neurtuko dira Reala eta Sevilla Anoetan. Andaluziako taldeak Ligako 59 neurketatik soilik zazpitan gailendu zaio Realari Donostian.

Sevillako taldeak duela bi denboraldi irabazi zuen azkenekoz Donostian. Orduan, Eusebio Sacristanek gidatzen zuen taldea eta lau gol sartu zizkien txuri-urdinei (0-4).

Sevillak hiru aldiz jarraian irabazi du hiriburu gipuzkoarrean 2006tik 2011ra bitartean, izan ere, tarte horretan, Realak hiru denboraldi eman zituen Bigarren Mailan.

Donostian jokatutako ligako norgehiagoketan zapzi garaipen hauez gain, 17 berdinketa eta 35 porrot jaso dituzte, horietako azkena aurreko denboraldian (3-1), nonIñigo Martinez, Zubeldia eta Velak egin ziuzten golak garaipenarne hiru golak eta Ben Yedderrek egin zuen Sevillako taldearen aldeko bakarra.