Reala
Gaur, 21:00etan
Realak Anoetako lehen garaipena eskaini nahi dio afizioari Celtaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txuri-urdinek ezin dute hutsik egin, txuri-urdinen afizionatuek Anoeta Berriko harmailak ospakizunez jantzi nahi dituzte. Asier Illarramendi izango da baja nagusia Garitanoren taldean.
-
Levante-Reala partidako artxiboko argazkia. EFE
Realak Anoetako lehen garaipena eskaini nahi dio afizioari Celtaren aurka, gaur astelehenean, gaueko 21:00etan. Baita sailkapenean gorantz begiratzea ere, hiru puntuak eskuratuz gero, 13. postuan egotetik 8. postuan egotera iritsiko litzateke.
Hiru berdinketa eta bi porrot jaso ditu talde txuri-urdinak, orain arte, Donostiako zelaian. Hain zuzen ere, inoizko emaitzarik txarrenak dira etxean, eta Huescaren ostean, denboraldi honetan etxean gol gutxien sartu dituena.
Harrigarria da oso hamaikakoan dituen jokalarien iazko emaitzak, hala nola Willian Jose brasildarra (15 gol pasadan denboraldian), Oyarzabal (12), Juanmi (8) eta Sandro Ramirez, Evertonek utzitakoa denboraldi honetan.
Asier Garitanok Mikel Merino eta Joseba Zaldua izango ditu berritasun nagusi norgehiagoka honi begira, biak egon baitira bajan urriko aurreneko egunetik hona. Aritz Elustondok eta Raul Navasek ez dute jokatuko arazo muskularrak direla medio eta Oyarzabal zalantza izango da azken unera arte.
Baja nagusia, hala ere, arestian aipatu bezala, Illarramendirena izango da; zeina azken aldian, ez dagoen bere onenean ezin bere tokia aurkitu Garitanok ezarritako estilo berrian.
Miguel Cardoso entrenatzailearen Celta "talde berria" bere aldetik, bere eraginkortasunaren inguruko zalantzak atzean uzteko nahiarekin zelairatuko da Anoetan, jaitsiera postuetatik aldentzeko bidean, puntuak gehituz.
Carlos Mouriño presidenteak egindako apostuak lau hilabete SOILIK iraun zituen Antonio Mohamed taldearen gidari bezala. Entrenatzaile argentinarraren estiloa, ordea, ez zen Balaidoseko gustokoa izan eta hasieratik zalantzak sortu ziren. Ikusi beharko, beraz, entrenatzaile berriak ezarritako estilo eta jokoa Anoetan Realaren aurkakoan.
Hamaikako posibleak:
Reala: Moya; Zaldua, Moreno, Llorente, Theo; Merino, Zubeldia, Pardo; Januzaj, Willian Jose eta Oyarzabal edo Juanmi.
Celta: Sergio Alvarez; Kevin, Costas, Araujo, Junca; Okay, Jozabed; Emre Mor, Brais Mendez, Pione Sisto; Aspas.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 21:00etan