Itxi

Reala

1-0

Realak galdu egin du Benito Villamarinen, aukerak ezin baliatuta

ERREDAKZIOA

Lehen zatiko 33. minutuan jaso dute txuri-urdinek Betisen gola, Juniorren eskutik. Hortik aurrera, aukerak sortzeari ekin dio Garitanoren taldeak eta merituak egin arren, ez du asmatzea lortu.

  • Betis-Reala. Argazkia: EFE

    Betis-Reala. Argazkia: EFE

Realak porrota jaso du Benito Villamarinen Betisen aurka, eta hortaz, eten egin du segidako bi garaipenen bolada ona. Txuri-urdinek euren momenturik onenean ekin diote lehiari, 13 puntu gehitu baitituzte etxetik kanpoko neurketetan. Gainera, azken bi partidak aise irabazteaz zetozen, hain zuzen ere, 1-3 Levanteren aurka eta 2-1 Celtaren aurka, baina Betisek aukera baliatu eta abantaila bideratzen jakin izan du, hiru puntuak bere eginez.

Neurketa hasi bezain pronto, Betisek nagusitasunez jardun du hainbat bajarekin bidaiatu duen Realaren aurrean; besteak beste, Aritz Elustondo, Diego Llorente eta Raul Navasek ez baitira taldean izan.

Gauzak horrela, Asier Garitanok Robin Le Normand gazte frantsesa deitu du taldea osatzeko asmoarekin.

Quique Setienek, Betiseko entrenatzaileak, partida kontrolpean izaten hasia zela uste zuenean, Andres Guardado mexikarrak, zelaiaren erdialdeko jokalari garrantzitsu batek, alegia, aldaketa eskatu du lesio muskularra dela medio. Ryad Boudebouzek argeliarrak ordezkatu du.

Realaren konfiantza areagotzen joan da minutuek aurrera egin ahala, Sandro Ramirez, Mikel Oyarzabal eta Willian Joserekin laguntzarekin batera, nahiz eta hasieran ezta euskaldunek ezta andaluziarrek ere ez duten aukera garbirik sortu.

Gutxira iritsiko zen, hala ere, garaipenaren gola, kornerretik ateratako jokaldi batek 33. minutuan txuri-urdinen ateko sarea gurutzatu duenean; Junior Firporen dominikarraren abileziari esker, Betisek aurreneko gola egin eta aurrea hartu baitute markagailuan.

Bigarren zatian, talde andaluziarrak ez du itota egon nahi izan aurkariaren presioaren aurrean, lehen zatiko azken minutuetan bezala, eta Reala oso aurrean zegoela baliatuta, Miguel Angel Moyaren atera iristeko balentriak egin ditu.

Talde txuri-urdinak ez du asmatu eta ez ditu aukerak baliatu, nahiz eta merezimenduak eginda zituen; hala ere, porrota jaso eta Betisek eskuratu ditu neurketako hiru puntuak. Hortaz, 19 punturekin jarraitzen du Realak eta puntu kopuru bera eskuratu du Betisek ere neurketa honen ostean.

Fitxa teknikoa:

1 - Betis: Pau Lopez; Francis, Mandi, Bartra, Sidnei, Junior; Guardado (Boudebouz, 19.m), William Carvalho; Joaquin (Tello, 67.m), Lo Celso; eta Loren (Javi Garcia, 84.m).

0 - Reala: Moya; Gorosabel, Le Normand, Hector Moreno, Theo; Illarramendi, Zurutuza (Merino, 60.m), Zubeldia (Januzai, 75.m), Sandro; Oyarzabal (Juanmi, 69.m) eta Willian Jose.

Gola: 1-0, 33.m: Junior.

Epailea: Cuadra Fernandez.

Realaren konfiantza areagotzen joan da, Sandro Ramirez, Mikel Oyarzabal eta Willian Joserekin batera, nahiz eta hasieran ezta euskaldunek ezta andaluziarrek ere ez duten aukera garbirik sortu.