Itxi

Reala

BBVA Liga

Reala-Mallorca, (1-0): Europa Leaguetik oso gertu

A.B.

Erredakzioa

Tamudoren golak erabaki zuen partida eta garaipena eman die txuri-urdinei. Gipuzkoarrak zortzigarren postuan daude zazpigarren tokian den Sevilarrekin puntuetara berdinduta.

Realak garaipena garrantzitsua lortu du Mallorcaren aurka (1-0) Anoetan. Txuri-urdinek 34 puntu dituzte garaipen honekin eta zortzigarren postuan daude. Sevilla zazpigarren postuan dago Realak dituen puntu berdinekin eta aurten zazpigarren sailkatuak UEFA Europa Leaguea jokatzeko aukera izango du.

Lehen zatia kaskarra izan zen eta ez zen ia gol aukerarik egon. Bi taldeak ez zuten beraien joko maila aurkitu. Reala izan zen baloiaren jabe eta txuri-urdinak izan ziren aurkariaren atera gehien inguratu zirenak. Dena den, Reala ez zen arrisku gehiegirekin iristen Aouate atezainaren ate ingurura. Lehen zatiko gol aukera bakarra Realak izan zuen eta 44. minutuan etorri zen. Zurutuzak area barrutik jaurtiketa egin zuen, baina Mallorca defentsa batengan jo zuen baloiak eta kanpora joan zen. Horrenbestez, lehen 45 minutuak golik gabe bukatu ziren (0-0).

Martin Lasartek zuzentzen duen taldea erritmo biziagorekin zelairatu zen bigarren zatian eta horrek saria izan zuen. 55. minutuan, Tamudok bikain errematatu zuen Estradak emandako erdiraketa eta 1-0ekoa jarri zuen markagailuan Aouate atezaina gainditu ondoren.

Gola sartu ostean Reala izan zen jaun eta jabe. Tamudok 69. minutuan bigarren gola sar zezakeen eta 70.ean Xabi Prietoren erremateak langa jo du. Mallorcak ez du erreakzioantu azken 15 minutuetara arte. 81. minutuan Demidovek errematea egitea eragozti dio Webori. Mallorca saiatu zen estrategi jokaldien bitartez berdinketa lortzen, baina Reala sendo ibili zen defentsan. Azkenean, txuri-urdinak nagusi 1-0eko emaitzarekin.

Ficha técnica:

1.- Real Sociedad: Bravo; Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Rivas, Aranburu, Xabi Prieto, Griezmann (Sutil, min. 77), Zurutuza (Markel Bergara, min. 83); Tamudo (Agirretxe, min. 88).

0.- Mallorca: Aouate; Cendrós, Nunes, Rubén, Kevin, Joao Víctor (Chori Castro,min. 58), Martí, De Guzman, Pereira (Ienaga, min. 70); Nsue, Webó.

Arbitro: Rubinos Pérez. (Madrid). Amonestó a Aranburu, De Guzman, Rubén y Kevin.

Goles: 1-0, min. 55: Tamudo.