Itxi

Reala

Igande honetan, 18:30ean

Europan lehiatzeko postuetara gerturatu nahi du Realak Valladoliden aurka irabazita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Willian-Juanmi-Oyarzabal hirukotearen sistema, erasoan lehiakor izateko aukerarik garbienetako bat izango dela dirudi, Kopan emaitza ona eman baitzuen.

  • Realaren artxiboko argazkia Celtaren aurkako gola ospatzen. EFE

    Realaren artxiboko argazkia Celtaren aurkako gola ospatzen. EFE

Realak gora egin nahi du sailkapenean bere unerik gozoenak bizi ez dituen Valladoliden aurka irabazita. Txuri-urdinek bi garaipen segidan daramatzate Anoetan Celtaren aurka, horietako bat Kopan.

Talde gipuzkoarrak hasiera eskasa eman zion Ligari Anoetan eta kanpoko partidetan irabazitako errentarekin bizi izan da, baina presioa alde batera utzi eta etxeko afizioari garaipenak eskaintzen hasiak dira, batez ere, Mikel Oyarzabal eta Adnan Januzajen abileziari esker.

Biak ala biak izan dira, gainera, Celtaren aurkako Kopako partidako jokalaririk onenak; Oyarzabalek, gainera, azken lau neurketetatik hirutan egin du gola eta sasoi betean dagoela esan genezake.

Raul Navas eta Diego Llorente zalantza dira igande honetako partidari begira, eta erdialdeko hutsune horiei irtenbidea eman nahian, Garitanok Zubietako Robin Le Normand frantziarrari emango dio aukera, zeina balitekeen lehen hamaikakoan ere jokatzea.

Willian-Juanmi-Oyarzabal hirukotearen sistema ere, erasoan lehiakor izateko aukerarik garbienetako bat izango dela dirudi, Kopan emaitza ona eman baitzuen.

Valladolidek bestalde, bost neurketa daramatza jarraian irabazi gabe (hiru porrot eta bi berdinketa), eta hortaz, sentsazio onak berreskuratzeko lehian abiatuko da Anoetara, hain zuzen ere, bolada txarrari amaiera eman eta sailkapenean gora egin ahal izateko.

Hamaikako posibleak:

Reala: Moya; Zaldua, Moreno, Le Normand, Theo; Illarramendi, Zurutuza; Januzaj, Willian Jose, Oyarzabal eta Juanmi.

Valladolid: Masip; Antoñito, Calero, Kiko Olivas, Nacho; Verde edo Keko, Alcaraz, Michel, Toni; Oscar Plano eta Ünal.

Epailea: Iglesias Villanueva.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 18:30