Itxi

Reala

Cornella-El Prat

Espanyol-Reala (4-1): Zigor latza

Erredakzioa

Txuri-urdinek jipoia hartu dute Cornella-El Praten bigarren zati kaskarra eginda.

Realak galdu egin du (4-1)&' || 'nbsp;Espanyolen aurka Cornella-El Praten BBVA&' || 'nbsp;Ligako 26. jardunaldian.&' || 'nbsp;Txuri-urdinek bigarren zati ezin txarragoa egin dute hiru gol jasota.

Realak aukerarik onenak izan zituen partidaren aurreneko jokaldietan. Griezmannek ezustean harrapatu zuen bere defentsa 7. minutuan. Espanyolek, berriz, aukerak zituen baina oso arrisku gutxikoak.

Ondoren, Zurutuzak Amat eta Galan atzean utzi eta Kameni atezaina lanean jarri zuen. 24. minutua zen eta lau minutu geroago Tamudoren mehatxua agertu zen. Kamerungoak geldiketa bikaina egin zion.

Mauricio Pochettinoren taldeak partidan sartu ezinik jarraitzen zuen. Espanyolen atzealdeak erraztasun gehiegi ematen zituen, Verduk eta Javi Marquezek sormen lanean ez zuten asmatzen eta erasoan batere arriskurik ez zuten sortzen.

Espanyolen erasoa antzua zen, baina 42. minutuan, Alvaro Vazquezen jaurtiketa batek aterako bidea hartu zuen Estradak baloia ukitu ondoren. Gola Espanyolentzat.

Bi minutu geroago, baina, banakoa egin zuen Realak. Estradak egin zuen, hain zuzen ere, gola Demidovek buruz egindako pasea sare barrura bidalita.

Bigarren zatian, Sergio Garciak irribarrea eraman zien Cornella-El Prateko 26.400 ikusleei. Demidovi izkin egin zion area txikian eta katalanen bigarrena egin zuen (54. minutua).

Pochettinok ez zuen ezustekorik nahi eta Duscher zelairatu zuen. Zelai erdian sendotuta taldeak ere indarra hartu zuen.

Realak izkutuan jarraitzen zuen, agertu gabe. Espanyol asko hobeto ari zen. Luis Garciak aukera eduki zuen, baina gola Callejones egin zuen. Andaluziarrak 3-1ekoa egin zuen jaurtiketa bortitz batekin. Geldiezina.

Javi Marquezek 4-1ekoa egin zuen 90. minutuan falta jaurtiketa batekin, ezker bikaina erakutsita. Tamudo txalo bero batekin agurtu zuten Espanyolen zaleak. Aurrelari katalanak ere berdin egin zien zaleei.

Fitxa teknikoa:

4 - RCD Espanyol: Kameni; Javi López, Amat, Galán, David García; Verdú, Javi Márquez; Luis García, Sergio García (Duscher, min.65), Callejón (Molina, min.85) eta Álvaro (Rui Fonte, min.77).

1 - Reala: Bravo; Estrada, Demidov, Mikel González, De la Bella; Illarramendi, Markel; Xabi Prieto (Sarpong, min.72), Zurutuza (Agirretxe, min.84), Griezmann (Sutil, min.77) eta Tamudo.

Golak: 1-0, min.42: Estrada, en propia meta; 1-1, min.44: Estrada; 2-1, min.54: Sergio García; 3-1, min.82: Callejón; 4-1, min.90: Javi Márquez.