Publizitatea
Itxi

2018/12/29

12:04

Reala

Idatzi bat kaleratu du

Asier Garitanok 'zorterik onena' opa dio Imanoli bere agurrean

Agentziak | Erredakzioa

Realeko zaleei zuzendu zaie bereziki klubak publikatutako idatzian eta Donostian eman dituen hilabeteetan jasotako tratua eskertu die.

  • Asier Garitano. Argazkia: Efe.

    Asier Garitano. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asier Garitano asteazkena arte Realeko entrenatzaile izandakoak agur esateko gutuna idatzi du. Bertan, zorterik onena opa dio Imanol Alguacil entrenatzaile berriari eta zaleei ere eskerrak eman dizkie emandako tratu onagatik.

Realak sare sozialen bidez zabaldu du Garitanoren idatzia. Taldearen egoera ez da ona, jaitsiera postuak lau puntura ditu, eta denboraldia "ahalik eta posturik altuenean" amaitzea espero duela adierazi du entrenatzaile ohiak.

Bergararra zaleei zuzendu zaie bereziki, Donostian emandako hilabeteetan jasotako tratu ona eskertzeko.

"Zuetako edozeinekin topo egin dudan bakoitzean jasotako errespetuak eta tratamenduak klubeko parte izateaz harro sentitzea eragin dit", azpimarratu du.

Realeko eta Leganeseko entrenatzaile ohia taldearen emaitza txarren ondorioz kendu zuten kargutik, lau partida jarraian galdu ostean. Guztira, entrenatzaile izan den denboran, bost garaipen, lau berdinketa eta zortzi porrot lortu ditu Ligan. Errege Kopan, berriz, final-zortzirenetara iritsi dira Celta kanporatuta.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;