Itxi

Reala

Gaur, Anoetan

Realak eta Espanyolek bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute

Erredakzioa

Txuri-urdinek Bartzelonako taldea izango dute aurkari 21:00etan, Anoetan. David Zurutuzak ez du jokatuko.

  • William Jose. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Espanyol-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Reala eta Espanyol nor baino nor ariko dira gaur Anoetan, 21:00etan, Ligako 19. jardunaldiari dagokion partidan. Aurreko jardunaldian irabazita datoz bi taldeak, eta bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute.

Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak Real Madrili irabazi zion Santiago Bernabeun (0-2) eta ostegunean berdindu (0-0) egin zuen Betisen aurka Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko neurketa, Benito Villamarinen. Talde txuri-urdinak 22 puntu ditu, eta jaitsieratik 3 puntura dago. Helburua, garaipena lortu eta jaitsiera postuetatik urruntzea izango da. David Zurutuza ez dago jokatzeko prest, ezta David Concha, Martín Merquelanz, Andoni Gorosabel eta Kevin Rodrigues.

Bestalde, Espanyolek amaiera eman zion bolada txarrari iragan asteburuan Leganesi irabazita (1-0), eta 24 puntu ditu Rubik zuzentzen duen taldeak. Kopan, berdindu egin zuen Vila-realen aurka (2-2) Ceramican, final-zortzirenetako joaneko partida. Anoetarako, ez dira jokatzeko prest egongo, Sergio Garcia, Hernan Perez eta Mario Hermoso.

Ustezko hamaikakoak

Reala Rulli; Aritz, Moreno, Llorente, Theo; Illarramendi, Sangalli, Merino; Willian José, Oyarzaba eta Januzaj.

Espanyol: Diego López; Rosales, David López, Naldo, Dídac Vilà; Melendo, Roca, Darder; Baptistao, Piatti eta Borja Iglesias.

Epailea: Del Cerro Grande.
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 21:00.