Itxi

Reala

Igandean, 18:30ean

Realak garaipena lortu nahi du Rayoren aurka, Europako postuetara gerturatzeko

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du igandean Vallecasen, 18:30ean.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du igandean, 18:30ean Vallecasen, Ligako 20. jardunaldiko partida. Txuri-urdinek garaipena lortu nahi dute, Europako postuetara gerturatzeko.

Imanol Alguacil entrenatzaileak ez ditu jokatzeko prest izango Jon Bautista, Merquelanz eta Gorosabel. Bestalde, aipatu beharrekoa da Willian Jose bolada onean dela, azken bi partidetan hiru gol sartuta.

Rayo Vallecano bolada onean dator. Madrileko taldeak azken hiru neurketak irabazi ditu, eta Michel entrenatzaileak hiru erdiko defentsarekin jokatzea erabaki duenetik, taldeak gora egin du nabarmen. Raul de Tomas aurrelaria da sasoikoen dagoen jokalaria.

Ustezko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Dimitrievski; Advíncula, Amat, Velazquez, Abdoulaye, Alex Moreno; Embarba, Imbula, Comesaña, Trejo; Raul de Tomas.

Reala: Rulli; Aritz, Llorente, Hector, Theo; Illarramendi, Sangalli, Merino; Willian Jose, Oyarzabal, Januzaj.

Epailea: Medie Jimenez.

Zelaia: Vallecas.

Ordua: 18.30ean.