Reala
Igandean, 18:30ean
Realak Europako postuen lehian sartu nahi du, bete-betean
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Huesca izango du aurkari igande honetan Anoetan, 18:30ean.
-
Theo Hernandez eta Mikel Merino, Huescari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Realak Huesca izango du aurkari igande honetan Anoetan, 18:30ean, Ligako 21. jardunaldiko partidan. Talde txuri-urdinak garaipena lortu nahi du Europako postuetan sartzeko lehian jarraitzeko.
Donostiako taldea Europako postuetatik bost puntura dago, eta laugarren jardunalia jarraian osatu nahi du porrotik jaso gabe. Aurreko astean Errege Kopatik at geratu ostean, Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak aste osoa izan du partida prestatzeko. Merquelanzek, Gorosabelek eta Jon Bautistak ezingo dute jokatu. Lehen itzulian Alcorazen jokatu zen partidan, Juanmi eta Theo Hernandez egotzi zituzten. Espainiarrak hiru partidako zigorra bete zuen, eta frantziarrak lau neurketakoa.
Huesca Ligako azken sailkatua da, eta salbazioa hamar puntura du. Leganesen eta Atletico Madrilen aurka porrotak jasotzetik dator, eta berritasun nagusia Enric Gallego izango da, neguko merkatuan Extremaduratik fitxatutako jokalaria.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Rulli, Zaldua, Navas, Llorente, Theo; Illarramendi, Sangalli, Merino; Willian Jose, Oyarzabal, Januzaj.
Huesca: Santamaria; Miramon, Insua, Etxeita, Pulido; Rivera, Moi Gomez, Yangel Herrera edo Musto, Ferreiro; "Cucho" Hernandez eta Enric Gallego.
Epailea: Prieto Iglesias.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 18:30ean.