Itxi

Reala

Lesioa

Illarramendik bi hilabete emango ditu gutxienez jokatu gabe

Erredakzioa

Asier Illarramendik hirugarren graduko lesioa du eskuin aldakako aduktorean. Min hartu zuen Valentziaren aurkako partidan, eta zortzi aste edo gehiago emango ditu zelaietatik at.

  • Asier Illarramendi. Argazkia: EFE

    Asier Illarramendiren artxiboko irudia, Getaferen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Asier Illarramendi Realeko jokalariak, hirugarren graduko lesioa du eskuin aldakako aduktorean, eta bi hilabete emango ditu gutxienez jokatu gabe. Igandean jokatu zen Valentziaren aurkako partidan (0-0) hartu zuen min erdilariak.

"Asier Illarramendik hirugarren graduko lesioa du eskuin aldakako aduktorean. Fisioterapiako lanarekin hasi da. Lanera buelta eboluzioaren araberakoa izango da", adierazi du Realaren osasun-parteak.

Mikel Merinok antzeko lesioa izan zuen abduktorean denboraldi hasieran, eta bi hilabete behar izan zituen berriro jokatzen hasteko.