Itxi

Reala

Anoetan, 21:30ean

Realak Willian Jose izango du Betisi aurre egiteko

Agentziak | Erredakzioa

Jokoan izan diren azken 15 puntuetatik hiru soilik lortu dituzte txuri-urdinek. Beraz, garaipena nahitaezkoa da.

  • Betis - Reala. Argazkia: EFE

    Betis - Reala. Argazkia: EFE

Gaueko 2130ean partida interesgarria eta eta garrantzitsua biziko da Anoetako futbol-zelaian.

Realak eta Betisek hiru puntuak behar dituzte oraindik Europarako sailkatzeko helburua bizirik mantentzeko. Nobedade nagusiena Willian Joseren presentzia izango da, azken partidan Valladoliden kontra minutu batzuk izan zituen eta hasierako hamaikakoan egoteko aukera handiak diru.

Garaipena nahitaezkoa da sailkapenean gora egiteko. Jokoan izan diren azken 15 puntuetatik 3 soilik lortu dituzte txuri-urdinek, beraz, irabazi behar dute bai ala bai.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Aritz, Theo; Zubeldia, Rubén Pardo, Merino; Sandro, Oyarzabal eta Willian Jose.

Betis: Pau Lopez edo Joel Robles; Barragan, Mandi, Bartra, Sidnei, Tello; Guardado, Canales, Carvalho, Jese; eta Loren Moron.

Epailea: Medie Jimenez.

Futbol-zelaia: Anoeta

Ordua: 21:30