Itxi

Reala

Lesioa

Januzajek ez du Betisen aurka jokatuko

EITB.EUS

Jokalari belgikarrak min hartu zuen berriro ezker belaunean, Realak Valladoliden aurka jokatutako partidan.

  • Adnan Januzaj.

    Adnan Januzaj. Argazkia: EFE

Adnan Januzaj Realeko jokalariak min hartu zuen ezker belaunean joan zen igandean, Realak Valladoliden aurka (1-1) jokatutako partidako azken minutuetan.

Talde donostiarrak argitara eman duen mediku-txostenaren arabera, erresonantzia magnetikoa egin diote belgikarrari, eta bertan ez da lesio larririk ageri. Ondorioz, fisioterapia bidezko tratamendua hartzen hasi da, baita lan pertsonalizatua egiten ere.

Aipatu txostenak jasotzen duenez, sintomen "eboluzioaren arabera" bueltatuko da jokalaria ohiko jarduerara.

Horrenbestez, Imanol Alguacilek ezingo du Januzaj erabili ostegun honetan Betisi aurre egiteko, Ligako 30. jardunaldia itxiko duen norgehiagokan.