Itxi

Reala

ANOETA, 20:30EAN

Realak Vila-reali eta bajei egin beharko die aurre gaur

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txuri-urdinek emaitza eskasak pilatu dituzte azken bi hilabeteetan, norgehiagoka bakarra irabazi baitu jokatu dituen azken bederatzi neurketetan.

  • Realeko jokalariak gol bat ospatzen.

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Lehen Mailari eusteko borrokan murgilduta dabilen Vila-real izango du aurkari gaur Anoetan (20:30). Aitzitik, ez da txuri-urdinek aurrez aurre izango duten zailtasun bakarra; izan ere, min hartuta dauden jokalariz josita dago Donostiako taldea.

Gainera, donostiarrak zalantzatsu dabiltza bere zelaian, aurtengo denboraldian bost taldek lortu baitute bertan irabaztea eta beste bik berdintzea. Ondorioz, 21 puntu besterik ez dituzte lortu txuri-urdinek etxean, asmo handiko helburuak lortzeko kopuru urria, alegia.

Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak taldearentzat oinarrizkoak diren hainbat jokalari ditu jokatu ezinda, besteak beste, Asier Illarramendi, David Zurutuza, Hector Moreno edota Adnan Januzaj. Aipatutakoei Diego Llorenteren eta Igor Zubeldiaren hutsuneak gehitu behar zaizkie norgehiagoka honetarako.

Azken horren lesioak Realaren zelai erdia egoera larrian utzi du, Ruben Pardo, Mikel Merino eta Luca Sangalli baitira bertan jardun dezaketen bakarrak. Dena den, Imanolek Martin Zubimendi bigarren taldeko jokalaria sartu du deialdian.

Realak emaitza eskasak pilatu ditu azken bi hilabeteetan, norgehiagoka bakarra irabazi baitu jokatu dituen bederatzi neurketetan. Hori dela eta, Anoetara hurbilduko diren zaleei poztasun bat emateko beharrarekin ekingo diote lehiari txuri-urdinek.

Bere aldetik, Vila-real denboraldiko unerik gozoenean helduko da Anoetara. Bi partida irabazi ditu jarraian, eta lehiakorrago ari da. Javier Calleja entrenatzaile-lanetara itzuli denetik talde horiak joan zen denboraldiko batez besteko puntu kopurura bueltatu da.

Balizko hamaikakoak:

Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Navas, Aritz, Muñoz, Ruben Pardo, Sangalli, Merino, Juanmi, Oyarzabal eta Willian Jose.

Vila-real: Andres Fernandez, Mario, Alvaro, Funes Mori, Quintilla, Iborra, Cazorla, Fornals, Ekambi, Bacca eta Chukwueze

Epailea: Munuera Montero.

Futbol-zelaia: Anoeta.

Ordua: 20:30.