Itxi

Reala

Kontratu berritzea

Ander Guevarak 2024ra arte berritu du kontratua Realarekin

eitb.eus

Erdilari gasteiztarraren aurreko kontratuak 2020ra arte irauten zuen.

  • Jokin Aperribay eta Ander Guevara

    Jokin Aperribay eta Ander Guevara. Argazkia: @RealSociedad

Ander Guevara erdilariak Realean jarraituko du 2024ko ekainaren 30era arte. Jokalari gasteiztarraren aurreko kontratuak 2020ra arte irauten zuen; ondorioz, lau denboraldiz gehiagoz jantziko du elastiko txuri-urdina.

Guevarak (21 urte) aurten debutatu du lehen taldearekin, Levanteren aurkako partidan (1-1), hain zuzen ere.

Roberto Olabek aste honetan bertan jakitera eman zuenez, datorren denboraldian lehen taldeko jokalaria izango da.