Itxi

Reala

Zurrumurrua

Nacho Monreal, Realetik gero eta gertuago

eitb.eus

Arsenaleko jokalariak begi onez ikusiko luke etxera hurbiltzea eta fitxaketa gutxi barru ofizial egitea espero da.

  • Nacho Monreal, Realetik gertu. Argazkia: EFE

    Nacho Monreal, Realetik gertu. Argazkia: EFE

Realak oso gertu du Nacho Monrealen fitxaketa eta gutxi barru ofizial egitea espero da. Jokalariak begi onez ikusiko luke etxera hurbiltzea eta, beraz, talde txuri-urdinak eta Arsenalek ezker hegaleko jokalariaren etorkizunaren inguruan negoziatzen jarraitzen dute.

Jokalari nafarrari urtebeteko kontratu geratzen zaio Londreseko taldearekin, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin, eta Realak bi urte eskainiko lizkioke.