Itxi

Reala

FITXAKETAK

Robert Navarro, Realaren fitxaketa berria

eitb.eus

17 urteko jokalaria bigarren taldean arituko da printzipioz, eta 2022ra arteko kontratua sinatu du, 2025era arte luza daitekeena.

  • Robert Navarro

    Robert Navarro. Argazkia: @AS_Monaco

Realak Robert Navarro erdilaria fitxatu du Frantziako Monako taldetik, talde txuri-urdineko bigarren taldean joka dezan.

Bartzelonan jaio eta Osasunaren harrobian zenbait urtez ibilitako jokalariak datorren hiru denboraldietarako kontratua sinatu du Donostiako taldearekin, baina kontratu hori 2025. urtera arte luza daiteke.

Navarrok, erasoko erdilaria, 17 urte ditu, eta Monakoko lehen taldearekin ere jokatutakoa da. Horrez gain, internazionala da Espainiako selekzioko maila txikietan.