Itxi

Reala

Igandean, 16:00etan

Realak Valladolid du aurkari, Jose Zorrilla zelaian

Agentziak | Erredakzioa

Imanol Alguacilek bi baja garrantzitsu dauzka defentsan: Joseba Zaldua, zigortuta; eta Aritz Elustondo, lesionatuta.

  • Realeko jokalariak, gol bat ospatzen

    Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Valladolidek eta Realak indarrak neurtuko dituzte Jose Zorrillan, ibilbide oso ezberdinekin; etxeko taldeak gola egiteko arazo handiak ditu, eta txuri-urdinak, berriz, Txapeldunen Ligako postuetan dira, egiten duten joko on eta eragingarriaren ondorioz.

Realak Leganesen aurkako berdinketak (1-1) eta Real Madrilen aurkako porrotak sortutako zalantzak gainditu ditu, eta oso joko ona egiten ari da Imanolen taldea. Iragan jardunaldian 4 eta 1 gailendu zitzaion Eibarri.

Gainera, talde donostiarra txapelketako bisitaririk onenen artean dago, Sevillak eta Real Madrilek lortu dituzte bakarrik Realak baino puntu gehien etxetik kanpo. Valladolid, berriz, ez dabil batere fin etxean, eta jokatutako sei partidetatik lau galdu ditu.

Realak baja garrantzitsuak ditu partida honetarako, biak defentsan: Joseba Zaldua, zigortuta, eta Aritz Elustondo, lesionatuta.

Ustezko hamaikakoak:

Valladolid: Masip; Moyano, Kiko Olivas, Salisu, Nacho; Hervías, San Emeterio, Míchel, Óscar Plano; Guardiola eta Sandro.

Reala: Remiro; Gorosabel, Le Normand, Llorente, Monreal; Zubeldia, Merino, Odegaard; Oyarzabal, Portu eta Willian José.

Epailea: Pablo González Fuertes (Asturiaseko batzordekoa).

Estadioa: Jose Zorrilla.

Ordua: 16.00etan.