Itxi

Reala

Emaitza onak Donostian

Vila-real, aurkari arriskutsua Realarentzat

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Castelloko taldearen kontra Donostian jokatu dituen azken 15 partidetatik 3 bakarrik irabazi ditu.

  • Reala eta Vila-real. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Reala-Vila-real partidako irudia. Argazkia: EFE

Vila-real izango da Realaren aurkaria igande honetan Reale Arenan, Ligako lehen itzulia itxiko duen partidan. Castelloko taldeak emaitza oso onak lortu ditu Donostian urte hauetan, Realak 3 neurketa soilik irabazi baitizkio azken 15 partidetatik.

Talde txuri-urdinak etxean Bartzelonaren edo Real Madrilen aurka lortutako emaitzak baino txarragoak erdietsi ditu Vila-realean aurka jokatu dituen norgehiagoketetan.

Azken 15 urteetan, Realak garaipena lortu zuen 2010ean 1-0eko emaitzarekin, Vila-real Lehen Mailara igo berri zenean. 2017an, aldiz, talde txuri-urdinak birritan irabazi zion Vila-reali; Errege Kopan garaile atera zen, baita Ligan ere. Vila-realek Donostian lortu zituen azken garaipenak iragan denboraldian, 2015ean eta 2014an izan ziren.